Kantu afaria

Maiatzaren 19an "KATXOLA" talearen laguntzarekin, eta lehen aldiz , KANTU AFARIA antolatu genuen. 36 lagun bildu ginen IÑIGO IURRITAk prestaturiko afaria dastatu eta abestera. Urdaiazpiko bikaina, legatz-pastel aparta eta txilindron erarako oilaskoak majo asetu zituen mahai-kideak. Postrerako pantxineta, txokolate bero eta izotzkiarekin.

 

Afaria zerbitzatzeko lanetan Beatriz Aierbe, Fernando Barral, Iñaki Elorza eta Zigor Arakama presidentea aritu ziren.

KATXOLA taldea Elena Baylin, Jabier Arrue, Ramon Gutierrez eta Felix Jordanek (hau bazkidea) osatzen dute eta euskal-musikan oinarrituriko errepertorio zabala dute, nahiz Mexikoko musikari egindako kikurik ez zitzaion falta izan. Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta beste hainbaten kantak abesteko IZURUNko JUNTAk abesti horien letrak zituen liburuxka egin zuen. Gauerdirarte iraun zuen festaren arrakasta halakoa izan zen, Iraila aldera beste bat egiteko asmotan gaudela !!!