Nortzuk Gara

izurun qsIZURUN ELKARTEA Alfonso XIII plazaren atzekaldean dago, Matiatik frontoira doan kalexkan.

ELKARTEA Antiguoko Pelota-eskolako arduradunen ekimenarekin sortzen da eta famili-girokoa izatea du nahaia. Bazkideen gehiengoa auzoko ikastoletako gurasoek osatzen dute eta duen kokagune egokiarekin inguruko lasaitasuna aintzakotzat hartzen. Ondarretatik gertu izatea Elkarteak duen balio-erantsia da.

ELKARTEAren inaugurazio ofiziala 2005eko Otsailaren 18an izan zen, 80 bazkide eta 100 lagunentzako tokiarekin.

ELKARTEAk sukaldeari benetako protagonismoa ematen dio. Lokalaren erdian dago eta mahaiak bera inguratzen dute.

ELKARTEAren berezitasunetako bat gizonezko eta emakumezkoen arteko parekotasunean datza, bazkide sortzaileen artean ikus daiteken bezala. Bazkidea BAT izan arren, berez, BI pertsonek osa dezakete, bata bazkide titularra eta bestea berak erabakitzen duen bigarren bat (bere bikote-kidea edo seme-alabaren bat)

Bazkideen zerrendari begira ikus daiteke, adinean oso anitza dela. 2005ean eskola-umeak zirenak, egun auzoko gazteak dira eta lehen eskutik ikusi dute gastronomi elkarte batek duen giroa; honela duela urte batzuk "bazkide-gaztea"ren figura sortu zen, bazkide titularrak dituen eskubide gehienekin eta bete behar guztiekin.